Kimikan, katalisi homogeneoa disoluzio batean disolbagarria den katalizatzaile baten bidezko katalisia da. Katalisi homogeneoan katalizatzailea eta erreaktiboak fase berean daude, normalean disoluzioan[1]. Katalisi heterogeneoak, aldiz, katalizatzaileak eta substratua fase desberdinetan dauden prozesuak deskribatzen ditu, normalean gasa eta solidoa, hurrenez hurren.
Katalizatzaile naturalak, entzimak, katalisi homogeneoa adibide egokia dira.